Prezioak %0,4 jaitsi ziren otsailean EAEn eta urte arteko tasa %2,9 da

Prezioak gora otsailean
Europa Press
Actualizado: martes, 14 marzo 2017 10:51

BILBO, 14 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) %0,4 murriztu zen joan den otsailean, urtarrilaren aldean, eta urte arteko tasa %2,9 da. Halaber, 2017. urteko lehen bi hilabeteetan pilaturiko tasan, prezioak %1,0 jaitsi dira, INE estatistika erakundeak astearte honetan plazaratutako datuen arabera.

Sektoreka, Etxebizitzan jaitsi ziren prezioak gehien joan den otsailean (-%3,3), urteko lehen bi hiletan pilaturiko tasa -%0,3 izanik. Azken 12 hilabeteetan, Etxebizitzaren prezioak %5,7 igo dira. Jantzi eta oinetakoak taldean prezioak %1,6 jaitsi ziren otsailean, eta pilaturiko tasa -%17,2 da. Halaber, 2016ko otsailarekin alderatuta, prezioak %1 igo dira.

Tresnerian %0,4 murriztu ziren prezioak otsailean, eta horrela, 2017ko lehen bi hilabeteetan %1,4 jaitsi dira. 2016ko otsailetik 2017ko otsailera, aldiz, prezioak %0,2 igo dira. Besteak sektorean %0,3 jaitsi ziren prezioak otsailean, baina %0,1 igo dira urteko lehen bi hilabeteetan eta %1,1 azken 12 hilabeteetan.

IGOERAK

Aitzitik, Komunikazioen prezioak %0,5 igo ziren otsailean, urtarrilaren aldean, eta horrela, urteko lehen bi hilabeteetan %0,1 eta urte artean %1,6 igo dira. Hezkuntzan eta Medikuntzan %0,4 garestitu ziren prezioak otsailean. Hezkuntzan, prezioak %0,6 igo dira 2017ko lehen bi hiletan eta %1,6 azken urtean, eta Medikuntzan, %0,8 eta %1,5, hurrenez hurren.

Aisia eta kulturan prezioak %0,3 igo ziren otsailean, urtarrilarekiko, eta %1,7 urte artean. Halere, urteko lehen bi hilabeteetan %1 jaitsi dira.

Alkoholdun edari eta tabakoan eta Hotel, kafe eta jantokietan %0,2 igo ziren prezioak otsailean. Lehen taldeari dagokionez, prezioak %1 igo dira aurtengo lewhen bi hiletan, eta %1,6 azken 12 hiletan; bigarren taldearen igoerak %0,1 eta %1,1 izan dira, hurrenez hurren.

Azkenik, Elikagai eta alkoholdun edarietan eta Garraioan %0,1 igo ziren prezioak joan den otsailean. Elikagai eta alkoholdun edarien kasuan, aurten pilaturiko tasa %0,9 da, eta urte artekoa %1,6, eta Garraioari dagokionez, 2017ko lehen bi hiletan %1,1 igo dira prezioak, eta %8,4 iazko otsailarekiko.