Prezioak %0,7 murriztu ziren Euskadin 2014. urtean

Prezioak behera 2014an
Foto: Europa Press
Actualizado: jueves, 15 enero 2015 18:14
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 15 (EUROPA PRESS)

   Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) %0,7 jaitsi zen Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2014. urtean. Hil arteko aldakuntzak ere, hau da, abendukoa azaroarekin alderatuta, %0,7eko murrizketa izan zuen, INE estatistika erakundeak jakinarazi dituen datuen arabera.

   Hil arteko inflazioan, prezioak Aisia eta kulturan igo ziren gehien (%1,8). Hezkuntzan (%0,1) eta Besteak taldean (%0,2) ere igoerak izan ziren, eta Medikuntzan eta Komunikazioetan ez zen aldaketarik izan (%0,0).

   Aitzitik, prezioak jaitsi egin ziren Jantziak eta oinetakoak (%-3,4), Garraioa (%-3,4), Hotel, kafe eta jantokiak (%-0,2), Alkoholdun edari eta tabakoa (%-0,2), Elikagai eta alkoholik gabeko edariak (%-0,2), Etxebizitza (%-0,1) eta Tresneria (%-0,1) sektoreetan.

   Urte arteko bilakaerari dagokionez, inflaziorik handiena Hezkuntzan izan zen, %2,9ko igoerarekin. Halaber, Besteak (%1,4), Etxebizitza (%0,6), Hotel, kafe eta jantokiak (%0,4) eta Jantzi eta oinetakoak (%0,4) taldeetan ere prezioak igo egin ziren.

   Azkenik, urte arteko tasa negatiboa izan zen Komunikazioetan (%-5,6), Garraioan (%-5,0), Aisia eta kulturan (%-0,9), Alkoholdun edari eta tabakoan (%-0,2), Medikuntzan (%-0,2), Tresnerian (%-0,1) eta Elikagai eta alkoholik gabeko edarietan (%-0,1).