Prezioak %0,8 igo dira EAEn urrian eta urteko lehen hamar hiletako tasa %0,3 da

Jantzi eta oinetakoetan gehitu dira gehien prezioak
Europa Press
Actualizado: viernes, 13 noviembre 2015 11:25

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

   Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) %0,8 igo da urrian Euskal Autonmia Erkidegoan (EAE), eta, modu honetan, 2015eko lehen hamar hilabeteetan prezioak %0,3 igo dira. Urte artean, aldiz, KPI %0,4 jaitsi da, INE estatistika erakundeak jakinarazitako datuen arabera.

   Sektoreei dagokienez, joan den urrian, irailarekin alderatuta, Jantziak eta oinetakoak sektorean prezioak %13,3 igo ziren, Elikagaiak eta alkoholik gabeko edarietan eta Medikuntzan %0,6, Tresnerian eta Hezkuntzan %0,4, eta Alkoholdun edari eta tabakoan eta Besteetan %0,1. Aitzitik, prezioak %1,5 jaitsi ziren Aisia eta kulturan, %0,6 Hotel, kafe eta jantokietan, eta %0,4 Etxebizitza, Garraioa eta Komunikazioak sektoreetan.

   Bestalde, azken 12 hilabeteetan, Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (%2,3), Besteak (%1,8), Alkoholdun edari eta tabakoa (%0,9), Medikuntza eta Hezkuntza (%0,8), Komunikazioak eta Hotel, kafe eta jantokiak (%0,6) eta Tresneria (%0,2) sektoreetan prezioek gora egin dute prezioak, eta Garraioa (%-5,4), Etxebizitza (%-4) eta Aisia eta kultura (%-0,3) sektoreetan jaitsi.

   Urte honetako lehen hamar hilabeteetan, Elikagai eta alkoholik gabeko edarietan %2,5 igo dira prezioak, Alkoholdun edari eta tabakoan %1,2, Medikuntzan %0,9, Komunikazioetan eta Hezkuntzan %0,6, Hotel, kafe eta jantokietan %1,4 eta Besteetan %1,5. Aitzitik, urtarrila eta urria bitartean, prezioak jaitsi egin dira Jantzi eta oinetakoak (%-0,4), Etxebizitza (%-2,6), Tresneria (%-0,1), Garraioa (%-1,1) eta Aisia eta kultura (%-1,3) sektoreetan.