Prezioak %0,9 jaitsi ziren urtarrilean EAEn eta urte arteko tasa %3,1ekoa da

Precios, IPC, cerezasa
EP
Actualizado: martes, 15 febrero 2011 11:28

BILBO, 15 Feb. (EUROPA PRESS) -

Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) %0,9 jaitsi zen joan den urtarrilean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta urte arteko tasa %3,1era iritsi da, INE erakundeak jakinarazitako datuen arabera.

Taldeka, Jantzi eta oinetakoetan jaitsi ziren gehien prezioak (%-14,5 urtarrilean eta %0,3 urte artean), eta ondoren Aisi eta kulturan (%-2,3 urtarrilean eta %-0,4 urte artean), Hezkuntzan (%-0,4 urtarrilean eta %1,9 urte artean) eta Tresnerian (%-0,3 urtarrilean eta %1,9 urte artean).

Bestalde, prezioak igo egin ziren Etxebizitzan (%3,1 urtarrilean eta %7,5 urte artean), Edari alkoholiko eta tabakoan (%2,1 eta %15,5) eta Garraioan (%1,3 eta %8,6).

Halaber, Elikagai eta edari ez alkoholikoetan %0,2 igo ziren prezioak urtarrilean eta %0,7 azken 12 hilabeteetan. Medikuntzan %0,6 igo ziren urtarrilean, baina %0,2 jaitsi urte artean.

Azkenik, Hotel, kafe eta jantokietan %0,1 igo ziren prezioak 2011ko lehen hilabetean (%2,2 urte artean) eta Komunikazioetan ez zen aldaketarik izan joan den urtarrilean, urte artean %0,7 jaitsi ziren bitartean.