Prezioak hamarren bat igo ziren otsailean EAEn eta urte arteko tasa %3,5ekoa da

pescado, comercio, ipc
EP
Actualizado: viernes, 11 marzo 2011 13:02

BILBO, 11 Mar. (EUROPA PRESS) -

Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) %0,1 igo zen Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) joan den otsailean, aurreko hilarekin alderatuta, eta urte arteko tasa %3,5era iritsi da. Modu honetan, 2011ko lehenengo bi hilabeteetan pilaturiko inflazioak %0,8ko tasa negatiboa dauka, INE erakundeak emandako datuen arabera.

Lurraldeka, Araban eta Bizkaia prezioak ez ziren aldatu otsailean, eta Gipuzkoan %0,1 igo ziren aurreko hilarekiko. Urte honetako urtarrilean eta otsailean, Araban %0,8 jaitsi dira prezioak, Bizkaian %0,9 eta Gipuzkoan %0,7. Urte arteko bilakaera %3,6koa da Araban eta Bizkaian, eta %3,4koa Gipuzkoan.

Taldeka, aurreko hilarekin jaitsierarik handiena otsailean Jantzi eta oinetakoak sektorean izan zen (%-2,3), eta ondoren Elikagai eta edari ez alkoholikoetan (%-0,2). Inflazionistena Garraioa izan zen (%0,8), eta ondoren Besteak (%0,3) eta Etxebizitza, Aisia eta kultura eta Hezkuntza, guztiak %0,3ko hazkundearekin. Bestalde, Edari alkoholiko eta tabakoan eta Hotel, kafe eta jantokietan %0,2ko igoera izan zen, Tresnerian %0,1ekoa eta Medikuntzan eta Komunikazioetan prezioak ez ziren aldatu.

Urte honetan orain arte pilaturiko tasa modu honetan geratu da talde bakoitzean: Elikagai eta edari ez alkoholikoetan, %0,0; Edari alkoholiko eta tabakoan, %2,3; Jantzi eta oinetakoetan, %-16,4; Etxebizitzan, %3,4; Tresnerian, %-0,2; Medikuntzan, %0,6; Garraioan, %2,2; Komunikazioetan, %-0,1; Aisia eta kulturan, %-2,0; Hezkuntzan, %-0,1; Hotel, kafe eta jantokietan, %0,2; eta Besteak taldean, %1,3.

Bestakde, urte arteko KPIk hurrengo bilakaera izan du sektore bakoitzean: Elikagai eta edari ez alkoholikoetan, %1,7; Edari alkoholiko eta tabakoan, %14; Jantzi eta oinetakoan, %0,3; Etxebizitzan, %7,8; Tresnerian, %1,8; Medikuntzan, %-0,3; Garraioan, %9,5; Komunikazioetan, %-0,7; Aisi eta kulturan, %0,6; Hezkuntzan, %2,2; Hotel, kafe eta jantokietan, %2,0; eta Besteak taldean, %3,1.