Prezioak %2 igo ziren Euskadin joan den urtarrilean

Elikagaietan gehitu ziren gehien prezioak
EROSKI
Actualizado: viernes, 12 febrero 2016 11:41

BILBO, 12 (EUROPA PRESS)

   Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) %2 igo zen joan den urtarrilean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta horrela, inflazioaren urte arteko tasa %0,1 da, INE estatistika erakundeak ostiral honetan jakinarazi dituen datuen arabera.

   Urteko lehen hilabetean, Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak sektorean gehitu ziren gehien prezioak (%0,7), eta, aitzitik, Jantziak eta oinetakoak taldean jaitsi ziren gehien (%-15,9). Besteak sektorean %0,5 igo ziren prezioak, Komunikazioetan %0,3, Hotel, kafe eta jantokietan %0,2 eta Alkoholdun edari eta tabakoan %0,1.

   Halaber, Medikuntzan eta Hezkuntzan prezioek ez zuten aldaketarik izan (%0,0) joan den urtarrilean, eta Etxebizitzan (%-3,6), Aisia eta kulturan (%-2), Garraioan (%-1,7) eta Tresnerian (%-0,9) jaitsi egin ziren.

   Urte arteko bilakaerari dagokionez, prezioak %2,9 igo dira Elikagai eta alkoholik gabeko edarietan, %0,6 Alkoholdun edari eta tabakoan, %0,3 Jantzi eta oinetakoetan, %1 Medikuntzan, %1,2 Komunikazioetan, %0,6 Hezkuntzan, %1,2 Hotel, kafe eta jantokietan eta %1,8 Besteak taldean. Aitzitik, prezioak %5,3 jaitsi dira urte artean Etxebizitzan, %1,6 Garraioetan eta %0,3 Aisia eta kulturan. Azkenik, prezioek ez dute urte arteko aldaketarik izan Tresnerian.