Prezioak maiatzean bezala geratu ziren ekainean EAEn eta urteko tasa %1,5 da

Elikagaien prezioak jaitsi egin ziren ekainean
Europa Press
Actualizado: jueves, 13 julio 2017 11:19

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) maiatzean zegoen bezala gelditu zen Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) joan den ekainean eta urte arteko tasa %1,5 da. Urtarriletik ekainera, aldiz, inflazioa %0,2 murriztu da, INE estatistika erakundeak ostegun honetan kaleratu dituen datuen arabera.

Prezioak ondorengo sektore hauetan gehitu ziren ekainean, maiatzarekin alderatuta: Aisia eta kulturan (%1,4), Hotel, kafe eta jantokietan (%0,3), Medikuntzan (%0,2), Besteak sektorean (%0,2), Etxebizitzan (%0,1) eta Tresnerian (%0,1).

Komunikazioak eta Hezkuntza sektoreetan prezioak maiatzean bezala geratu ziren, eta Jantzi eta oinetakoetan (-%1,6), garraioan (-%0,7), Elikagai eta alkoholik gabeko edarietan (-%0,2) eta Alkoholdun edari eta tabakoan (-%0,1) jaitsi egin ziren.

Datu horiek kontuan hartuta, ekaineko urte arteko tasa positiboa izan da sektore guztietan, Tresnerian izan ezik, %0,6ko murrizketa izan baita. Horrela, Etxebizitzan (%3,1), Aisia eta kulturan (%2,2), Komunikazioetan (%2,1) eta Hotel, kafe eta jantokietan (%2,1) izan dira urte arteko tasarik altuenak.

Halaber, urte arteko tasa positiboak izan dira Elikagai eta alkoholik gabeko edarietan (%0,6), Alkoholdun edari eta tabakoan (%1,7), Jantzi eta oinetakoetan (%0,8), Medikuntzan (%1,5), Garraioan (%1,6), Hezkuntzan (%1,6) eta Besteak sektorean (%0,9).

Azkenik, urtarriletik ekainera, Jantzi eta oinetakoetan %4,3 murriztu dira prezioak, Etxebizitzan %1,5, Aisia eta kulturan %0,8 eta Garraioan %0,6. Aitzitik, Hotel, kafe eta jantokietan %2,3 igo dira, Medikuntzan, Komunikazioetan eta Alkoholdun edari eta tabakoan %1,2, Elikagai eta alkoholik gabeko edarietan %0,3, Hezkuntzan %0,6 eta Besteak sektorean %0,2.