Proposatutako murrizketak atzera botatzeko eskatuko du ELAk funtzio publikoaren bileran

Actualizado: lunes, 25 febrero 2013 11:51

BILBO, 25 Feb. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzak joan den ostegunean funtzio publikoaren mahaiaren lehen bileran proposatutako murrizketak atzera botatzeko eskatuko du ELAk astearte honetan, otsailaren 26an. Jaurlaritzako Funtzio Publikoko sailburuordeak aldebiko bilera deitu du, eta astearte honetan egingo da.

Horrela, sindikatuak jakinarazi duenez, mahai orokorraren lehen bileran Jaurlaritzak egindako proposamena atzera botatzeko eskatuko du, bere iritziz, proposamen horrek lanpostuen galera eta murrizketak ekarriko dituelako.

Halaber, ELAk mahai orokorrean proposatutako alderdiak jarriko ditu berriro ere mahai gainean, hau da, enplegu publikoa sortzea, 35 orduak mantenduz; erosteko ahalmena berreskuratzea; lan eskubideak berreskuratzea; eta Jaurlaritzak autogobernuaren eta gizarte politikaren defentsa egin dezala eta ez dezala Espainiako Gobernuaren dekretuak bere egin.