El Pulmon de Gaia taldeak "Rosita y Carlos" lana taularatuko du martxoaren 10ean Barrikan (Bizkaia)

Actualizado: domingo, 27 febrero 2011 13:40

BILBO, 27 Feb. (EUROPA PRESS) -

El Pulmon de Gaia taldeak "Rosita y Carlos" izenburuko antzezlana eskainiko du martxoaren 10ean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Barrikako (Bizkaia) udaletxeko beheko solairuan.

Barrikako Udaletik adierazi dutenez, "Rosita y Carlos" obra "oso dibertigarria" da, elkarrizketa azkarrez betea dago eta "bertaratzen den publikoak barreari eusteko zaila izango du".

Halaber, antzerki saioa amaitu ostean, kafe-solasaldi bat izango da Nagusien Etxean. Jarduerok martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatu dira.