Rafael Sánchez Mazas pasealekua kale izendegitik kendu eta plakak erretiratu ditu Bilboko Udalak

Actualizado: lunes, 20 octubre 2014 17:51

BILBO, 20 Oct. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak Rafael Sánchez Mazas pasealekua hiriko kalde izendegitik kendu eta plakak erretiratu ditu, epaitegiaren agindua betez. Sánchez Mazas Espainiako Falangearen sortzaileetako bat izan zen.

Ibon Areso Bilboko alkateak Kasilda Iturrizar Andrearen parkean kokatuta dagoen Rafael Sánchez Mazas pasealekuko identifikazio plakak kentzea agintzen duen Alkatearen Dekretua sinatu du gaur, urriaren 20an.

Lau Haizetara Gogoan Frankismoaren Biktimen Elkarteak Oroimen Historikoari buruzko 52/2007 Legean ezarritakoaren haritik aurkeztutako helegitea zatika onesten duen Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak emandako 168/2014 zenbakiko epaia bete da horrela, eta modu honetan, hiriko kale izendegitik kendu da Rafael Sánchez Mazasen izena.