Raji Sourani giza eskubideen ekintzaile palestinarrak hitzaldia emango du ostiralean Donostian

Actualizado: jueves, 9 enero 2014 17:22
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 9 (EUROPA PRESS)

   Raji Sourani giza eskubideen ekintzaile eta abokatu palestinarrak hitzaldi bat emango du ostiral honetan, urtarrilaren 10ean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Donostiako San Telmo Museoan. "Palestina, okupazioa eta erresistentzia" da hitzaldiaren izenburua, eta Jon Albizu Donostiako Udaleko Lankidetza zinegotziak egingo ditu aurkezpen lanak.

   Donostiako Udaletik jakinarazi dutenez, Sourani udaleko Lankidetza atalaren eta Mewando Sarearen eskutik etorri da Donostiara, eta goizean Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate eta Jon Albizu Lankidetza zinegotziarekin ere elkartuko da ekintzaile palestinarra.

   Sourani Gazako Giza Eskubideen Palestinako Zentroko zuzendaria da eta urteak daramatza giza eskubideen defentsa irmoa eginez, bi aldeetan gertatzen diren urraketak salatuz. Horregatik hainbat sari jaso ditu, hala nola Giza Eskubideen Nobel Alternatiboa 2013an eta Robert F. Kennedy Giza Eskubideen Saria 1991an. Sourani behin baino gehiagotan atxilotu dute, espetxean egon da eta torturak salatu ditu. Amnesty Internationalek kontzientzia preso izendatu zuen.