Raquel Rochas bilbotarraren olio-pinturak eta grabatuak izango dira ikusgai urtarrilean Bilboko Barrainkuako Udaltegian

Raquel Rochasen lanetako bat
Raquel Rochas/Bilboko Udala
Actualizado: jueves, 29 diciembre 2011 12:27

BILBO, 29 Dic. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Barrainkuako Udaltegiak Raquel Rochas margolariaren lanen aukeraketa baten erakusketa eta ongintzazko salmenta eskainiko ditu urtarrilaren 2tik 20ra bitartean. Erakusketa, Mugarik Gabeko Medikuak GKEk Somaliarako dirua biltzeko bultzatu duen elkartasunezko proiektu baten barruan dago. Elkartasunezko proiektuaren inaugurazioa urtarrilaren 9an izango da, arratsaldeko 20:00etan, eta ekitaldian artistaren artelan bat zozkatuko da, Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez.

Oraingoan, Raquel Rochas margolari bilbotarrak olio-pinturen eta grabatuen bilduma bat erakutsiko du Barrainkuako Udaltegian, Somaliako herria jasaten ari den gosetea zertxobait arintzera zuzendutako ongintzazko ekimenaren barruan. "Un cuadro x una vida" egitasmoa Mugarik Gabeko medikuak GKEk bultzatzen du. Horrela, artelanen salmentarako prezioak euren benetako balioa baino askoz merkeagoak izango dira, bertara doazenek errazago eros ditzaten.

Aipatu bezala, Raquel Rochasen erakusketa Barrainkuako Udaltegian egongo da zabalik, urtarrilaren 2tik 20ra bitartean; urtarrilaren 2tik 5era goizez bakarrik egongo da irekita.