Rekalde-Ortzadar euskarazko komiki lehiaketaren lehenengo edizioa aurkeztu dute

Rekalde-Ortzadar Lehiaketak Euskararen Presentzia Areagotu Nahi Du Komikian
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: martes, 19 abril 2011 16:44

BILBO, 19 Abr. (EUROPA PRESS) -

Rekalde-Ortzadar euskarazko komiki lehiaketaren lehenengo edizioa aurkeztu dute gaur. Lehiaketa honen bidez, euskararen erabilera sustatzeaz gain, euskal ilustratzaileen tradizioa berreskuratu nahi da. Ekimena erakunde publiko eta pribatuen lankidetzaren emaitza da.

Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatuak eta Iñaki Mendizabal kazetari eta 'Ortzadar' astekariaren arduradunak aurkeztu dute Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketaren lehen edizioa, Foru Liburutegiko areto nagusian, Bilbon.

Lehiaketaren lanak euskara hutsean egin beharko dira. Foru Liburutegian aurkeztu berri den eta ekaina arte iraungo duen "Ilustratzaileak Bizkaian (XVI-XX): odisea grafikoa" erakusketaren ekimenen barruan egiten da lehiaketa honetarako deialdia.

Rekalde-Ortzadar komiki lehiaketaren bidez, euskararen presentzia areagotu nahi da arlo horretan, eta, horrez gain, egunotan Foru Liburutegian erakusgai dagoen Bizkaiko eta Euskadiko marrazkigile onenen tradizioa -XVI. mendean hasi eta berriki hil den Juan Carlos Eguillor artistaren lanetara heltzen dena- berreskuratu nahi da.

Lehiaketaren gaia librea izango da, eta saria 1.500 euro. Lanak aurkezteko epea irailaren 5etik 9ra izango da. Saritutako lana eta aukeratutako beste batzuk Bizkaiko egunkari batean argitaratuko dira.