Renfek 446 eserleku gehiago eskainiko ditu ostiralean eta igandean Gipuzkoa eta Madril arteko tren zerbitzuetan

DONOSTIA, 22 Feb. (EUROPA PRESS) -

   Renfek Gipuzkoa eta Madril arteko ibilbidea egiten duten Alvia trenen zerbitzuak bikoiztuko ditu ostiralean eta igandean, otsailaren 24an eta 26an. Asteburuan zehar Donostia eta Madril artean bidaiatzeko eman den aurretiazko salmenta ikusita, eskaintza 446 eserlekurekin handiagotuko da.

   Horrela, konpainiak jakinarazi duenez, ostiralean, Madril-Chamartinek irteera 16:00etan eta Irunen helmuga 21:44an aurreikusita duen trenak, 223 eserleku gehiago eskainiko ditu. Madril eta Hendaia lotzen dituen tren zerbitzu honek Gasteizen du geldialdia 19:47an eta Donostian 21:21ean.

   Era berean, igandean, konposizio bikoitzean ibiliko da Irunetik 16:20an irteera duen Alvia trenak. Zerbitzu honek Donostian du geldialdia 16:39an eta Madril-Chamartineko geltokira 22:00etan heltzea aurreikusita du.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.