Resurreccion Maria Azkue sariak banatuko dituzte bihar Bilbao Bizkaia Kutxak eta Euskaltzaindiak

Actualizado: lunes, 21 marzo 2011 12:37

BILBO, 21 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bilbao Bizkaia Kutxak (BBK) eta Euskaltzaindiak 2010eko Resurreccion Maria Azkue sariak banatuko dituzte bihar, Akademiaren egoitzan, Bilbon.

Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzeko asmoz sortuak dira.

Antolatzaileek gogoratu dutenez, bi genero saritzen dira Azkue Sarietan: narrazioa eta olerkia. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat.

Bihar egingo den ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da, eta edizio honetako irabazleak egongo dira. Sariak Gorka Martinez BBK Fundazioko buruak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak emango dituzte.

Bestalde, sariak banatu ondoren, Bilbao Bizkaia Kutxaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza hitzarmen bat sinatuko da. Hitzarmena Mario Fernandez BBKren presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatuko dute.