Rikardo Arregi XXVII. Kazetaritza Sariak aurkeztuko dira Donostian

Actualizado: jueves, 12 marzo 2015 11:33

DONOSTIA, 12 (EUROPA PRESS)

   Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien XXVII. edizioaren aurkezpena egingo da ostiral honetan, martxoaren 13an, Donostian, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, goizeko 11:00etatik aurrera.

   Andoaingo Udalak antolatua eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza eta babesarekin, euskarazko kazetaritzan, edozein euskarritan, 2014ko maiatzetik 2015eko maiatzera bitartean argitaratu diren lanen artean bikaintasunagatik eredugarri direnak nabarmentzea eta saritzea du helburu Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak.

   Aurkezpen ekitaldian, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Estibalitz Mujika Andoaingo Udaleko Euskara zinegotziak parte hartuko dute, eta Beñat Zamalloa kazetaria ere bertan izango da, 2014ko Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren irabazle bezala.