Rory Kennedy eta Jennifer Peedom-en azken filmak, Zinemaldiko Savage Cinema saileko bosgarren edizioan

Imagen de 'Take every wave: The life of Laird Hamilton'
ZINEMALDIA
Actualizado: martes, 22 agosto 2017 12:39

DONOSTIA, 22 (EUROPA PRESS)

Rory Kennedy eta Jennifer Peedom zuzendari prestigiotsuen film berriak Donostiako Zinemaldiaren (irailaren 22tik 30ra) Savage Cinema saliean arituko dira aurten. Hauez gain, Indonesiako paradisu baten aurkikuntzaren historia; Serge Hazanivicious zuzendariaren ekoizpen frantsesa; Chris Burkard argazkilari prestigiotsuaren proiektu pertsonal bat eta film biografiko bat, Kai Lenny surflariari buruzkoa, izango dira sei proposamenak.

Zinemaldiak jakinarazi duenez, Peedomek, zeinak 2016an dokumental onenaren BAFTA sarirako izendapena lortu baitzuen "Sherpa" filmarengatik, "Mountain" aurkeztuko du, altuerako paisaiei eta halakoek miloika lagunengan sortzen duten lilurari buruzko oda bat. Hau da, gailurren edertasuna goresten duen film poetiko bat da, Willem Dafoeren narrazioarekin eta soinu-banda "bereziarekin".

Halaber, "Tout là-haut / To the Top" filmak genero berrietara irekiko du Savage Cinema saila; hain zuzen ere, sailean sartu den lehen fikzio-filma baita Serge Hazaniviciusek zuzendutako eta Bérénice Bejok protagonizatutako lan hori. Filmak etorkizun handiko snowboarder baten historia kontatzen du, zeinek Everestera igo eta munduko jaitsiera arriskutsu eta gogorrenetako bat egitea du amets bezala.

Bestalde, paradisuaren bilaketa behin eta berriroko gaia da Savage Cinemaren programazioan. Aurten ere sailera itzuli da, oraindik kontatu gabe dagoen XX. mendeko abentura gutxietako batekin, Desert Point olatuaren aurkikuntzarekin ("Secrets of Desert Point").

Ira Opper ekoizle eta banatzaileak, akzio-kiroleko edukien alorreko aurrendariak, Bill Heickek grabatutako irudiak berreskuratu ditu 40 urtez isilpean gorde den surf-bidaia basati hari forma emateko. Horrez gain, Chris Burkard argazkilariaren "Under an Arctic Sky" filmak esploratzeko modu berriak irudikatzen ditu, eta horietan, irudimena eta teknologia dira nirbana berriak aurkitzeko funtsezko bitartekoak.

BIOGRAFIAK

Aparteko bizitzak jasotzen dituzten bi film biografikorekin osatu da programazioa. "Take Every Wave" (Sundance 2017) Rory Kennedy zuzendariaren biopic bat da, 2007an "Ghosts of Abu Ghraib" filmarekin Emmy bat irabazi eta "Last Days in Vietnam" zuzendu ondoren (film luze dokumental onenaren Oscar sarietarako izendatua 2015ean).

Kennedyk Laird Hamilton aukeratu du filmaren ardatza izateko; izan ere, Estatu Batuetako herri-imajinarioan sartu den surflari bakanetako bat da. Hainbat kirolari gaztek hartu du haren erreleboa: esaterako, Kai Lennyk, diziplina ugarietan munduko txapelduna izan den gaztea. "Paradigm Lost" filmak haren heldutasuna eta ozeanorekin duen lotura irudikatzen ditu.