Rosa Monterok "El peso del corazón" bere azken eleberria aurkeztuko du Bilbon

Rosa Montero idazle eta kazetaria
Foto: Europa Press
Actualizado: martes, 3 marzo 2015 17:14
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

   Rosa Montero idazle eta kazetari espainiarrak "El peso de corazón" izenburuko bere nobela berria aurkeztuko du Bilboko Bidebarrieta Kulturgunea datorren ostegunean, martxoaren 5ean. Aurkezpena ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin -leku guztiak bete arte-, eta Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak ere hartuko du parte.

   "Lágrimas en la lluvia" lanean sortu zuen mundu liluragarrira itzuli da Montero bere lan berrian, "eta berriro ere harritu egiten gaitu, Bruna Husky protagonista legendario bilakatu duen narrazio indartsuarekin", Bilboko Udaleko iturriek nabarmendu dutenez.

   "El peso del corazón" thriller bat da, abenturazko eleberri politiko eta ekologikoa, fantasiazkoa eta zientzia fikziozkoa, literatura sorkuntzari buruzkoa, bizitzaren pisuari eta heriotzaren iluntasunari buruzko metafora.

   Itxuraz erraza den kasu bat konpontzeko Bruna Husky detektibea kontratatuko dute, baina Lur asaldatuaren eta Labariko Erresumako erlijio diktaduraren arteko oreka hauskorra desegonkortzeko arriskua dakarren nazioarteko ustelkeria sarea aurkituko du. Itxuraz, gerra ahaztuta dagoen etorkizunean, Brunak erlojuaren kontra borrokatu beharko du askatasunaren eta bizitzaren alde, neskatila txiki bat bere kargura hartzeak sortzen dizkion sentimendu kontraesankorrak bereganatzen dituen bitartean.

ROSA MONTERO

   Rosa Montero Madrilen jaio zen. Kazetaritza eta Psikologia ikasi zuen. Hainbat eleberri idatzi ditu, hala nola "Crónica del desamor" (1979), "La función Delta" (1981), "Te trataré como a una reina" (1983), "Amado amo" (1988), "Temblor" (Seix Barral, 1990), "Bella y oscura" (1993), "La hija del caníbal" (1997, Primavera Saria).

   Halaber, bereak dira "El corazón del Tártaro" (2001), "La loca de la casa" (2003, Qué Leer Saria eta Grinzane Cavour Saria), "Historia del Rey Transparente" (2005, Qué Leer Saria), "Instrucciones para salvar el mundo" (2008), "Lagrimas en la lluvia" (2011) eta "La ridícula idea de no volver a verte" (2013).

   Horrez gain, "Amantes y enemigos" (1998) kontakizun liburuaren, kazetaritzarekin lotutako zenbait lanen eta "El nido de los sueños" (1991) eta Barbara protagonista duten umeentzako liburuen egilea ere bada.

   Kazetaritzaren alorrean egin duen lanari esker, Kazetaritzako Espainiako Sari Nazionala, Rodríguez Santamaría Saria eta El Mundo Kazetaritza Saria lortu ditu, besteak beste. Bere lanak 20 hizkuntza baino gehiagora itzulita daude.