Rosendok kontzertua eskainiko du ostegunean Donostiako Victoria Eugenia Antzokian

Rosendo Victoria Eugenian
Foto: Donostia Kultura
Actualizado: martes, 31 enero 2012 12:34

DONOSTIA, 31 (EUROPA PRESS)

   Rosendo musikari eta abeslari espainiarraren kontzertua izango da ostegun honetan, otsailaren 2an, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, iluntzeko 20:00etatik aurrera. Sarreren prezioak 25, 28 eta 30 eurokoak dira, Donostia Kulturak jakinarazi duenez.

   Rosendo Mercado, oraindik ere, espainiar rock gogorraren sinboloetako bat da, bere konpromisozko letra kritikoei eta doinu sendoko rockari esker. "Carabancheleko musikariak, 30 urte baino gehiagoko ibilbidearen ondoren, oraindik asko dauka esateko bere ahots karismatikoarekin", nabarmendu dute antolatzaileek.

   "A veces cuesta llegar al estribillo" diskoa da orain egiten ari den biraren ardatza da. 2011ko Espainiako Musikaren Sarietan irabazle izan zen diskoa Album Onenaren eta Rock Album Onenaren sailetan. Rosendo Mercadorekin (ahotsa eta gitarra) batera, Rafael J. Vegas (baxua) eta Mariano Montero (bateria) igoko dira Victoria Eugeniako oholtzara.