Rotterdameko HWW zentroan egonaldi bat egiteko beka deialdia egin du Bizkaiko Aldundiak

Actualizado: lunes, 6 febrero 2012 14:40
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 6 (EUROPA PRESS)

   Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak, Rekalde aretoaren bitartez, Rotterdameko HWW zentroan egonaldi bat egiteko bekaren 2012ko ikasturterako deialdia egin du. Beka Bizkaiko arte komisarioei zuzenduta dago, foru erakundeko iturriek jakinarazi dutenez.

   Txostenak Bilboko Rekalde aretoan aurkeztu behar dira, eta horretarako epea otsailaren 17an amaituko da. HWW zentroko arduradunek, Rotterdameko TENT plataformako ordezkariek eta Rekalde aretoko ordezkariek komisario bat aukeratuko dute deialdi publiko honetara aurkezten diren hautagaien artean.

   Aukeratutako komisarioak 5.000 euro inguruko laguntza ekonomikoa izango du, etxebizitza, ikasketak, bidaiak eta manutenua ordaintzeko. Poltsa bat diru ere izango du, obra sortzeko.

   Bekaren asmoa da Bizkaikoak diren edo lurralde horretan erroldatuta dauden artista eta komisarioen sustapena egitea gure mugetatik kanpo.

Helburu nagusia da atzerrian ikasi eta bizitzeko programetan parte hartzeko aukera ematea artista plastikoei eta, oraingoan, komisarioei. Hala, mota honetako ekimenak sustatuta, tokiko eszenarekiko interesa piztu nahi da nazioarteko profesionalen artean.

   Aurreko urteetan, artista hauek izan ziren Rotterdameko bekaren onuradun: 2011n, Patrik Grijalvo; 2010ean, Yolanda de los Bueis; 2008an, Kepa Garraza, eta 2007an, Zigor Barayazarra.