Rubalcabak Gobernua utzi du "berehala"

Rubalcaba deja el Gobierno
EUROPAPRESS
Actualizado: viernes, 8 julio 2011 19:18

BILBO, 8 Jul. (EUROPA PRESS) -

Gobernuko lehen presidente ordea eta barne kontseilariak, Alfredo Pérez Rubalcabak, Gobernuan dauzkan karguak berehala uzten dituela iragarri du gaur bertan, Gobernuko presidenteak gaur goizean jakinarazi duenaren arabera, hau da, José Lius Rodríguez Zapaterok.

Ministroen Kontseiluak horren ostean emandako prentsaurrekoan, "ez dago bateraezintasun legal ez politikorik Gobernuaren eta alderdi politiko baten hautagaitzaren artean", baieztatu du Rubalcabak, baina bere hautagaitzak Gobernuan zeuzkan ardurak egiterako orduan arazo bilakatzean Gobernua utziko zuela aspaldi esan zuela gogorarazi du eta baita momentu hori iritsi dela pentsatzen duela ere.

"Ez naiz Gobernuak eskatzen duen beste esfortzu egiteko gai izango. Ez da bateragarria bihar onartuko dudan karguarekin", azaldu du hauteskunde orokorretan hautagai bezala izendatua izango den PSOEko Komite Orokorrari erreferentzia eginez.