BILBO 1 Sep. (EUROPA PRESS) -
Ruben Gimeno orkestra zuzendari valentziarrak Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (EOS) zuzenduko du irailean eskainiko dituen lau kontzertutan, Michel Camilo pianista eta konpositorearekin batera.
EOSeko arduradunen arabera, Gimeno zuzendari "aldartetsua eta irekia da". 2009an, Pasion Vegarekin batera, Valleseko Orkestra Sinfonikoa zuzendu zuen Gironako Auditorumean, eta urte bereko irailean orkestra horretako zuzendari titular izendatu zuten.
Zuzendari valentziarrak urte "oso aktibo eta interesgarria" izan du. Horrela, Espainiako Orkestra Nazionala zuzendu du Cadizeko Musika Espainiarraren Jaialdian, bai eta Asturiaseko Orkestra Sinfonikoa ere. Halaber, "Sueño de una noche de verano" obra ere zuzendu du A Coruñako Mozart Jaialdirako.
Ildo honetan, urteko azken hilabeteetarako "proiektu oso interesgarriak" dituela azaldu dute, hala nola EOS zuzentzea edota Zarzuelaren Antzokiko denboraldi berria inauguratzea Madrilen.
Ruben Gimenok lau kontzertutan zuzenduko du EOS: Bilboko Campos Eliseos Antzokia irailaren 7an, Iruñeko Baluarte Auditoriumean 8an, Donostiako Kursaal Jauregian 9an eta Gasteizko Principal Antzokian 10ean.