Sabin Salaberrik Jesus Guridiren lana eta bizitza aztertuko ditu maiatzaren 31n Gasteizen

Actualizado: domingo, 22 mayo 2011 16:00

GASTEIZ, 22 May. (EUROPA PRESS) -

Sabin Salaberrik Jesus musikari arabar handiaren lana eta bizitza izango ditu mintzagai maiatzaren 31n, arratsaldeko 20:00etan hasita, Gasteizko Ignacio Aldekoa kultur etxean, bere heriotzaren 50. urteurrenean. Jose Mari Velez de Mendizabal izango da ekitaldiaren aurkezlea.

Jesus Guridiren gainean egindako azterketa aurkeztuko du Salaberrik, "musikagile batek beste musikagile bati buruz duen begirada interesgarria baita", Arabako Foru Aldunditik adierazi dutenez.

Sabin Salaberri musikari, musikagile eta abesbatza eta orkestren zuzendaria da. Besteren artean, Araba abesbatzaren sortzailea eta Jesus Guridi Kontserbatorioaren zuzendaria izan da. San Fernando Arte Ederren Akademiako kidea da eta Eusko Ikaskuntzaren Lekuona Saria jaso zuen 2008an.