Saboritek beste urtebete jarraituko du Athleticen

Actualizado: jueves, 8 junio 2017 12:55

BILBO, 8 (EUROPA PRESS)

Athletic Club taldeak ostegun honetan jakinarazi du Enric Saborit jokalariaren kontratua urtebete luzatuko duela, eta, horrela, Bartzelonan jaiotako jokalariak datorren denboraldian ere jokatuko du talde zurigorrian. Kontratua ekainaren 30ean bukatzen zen.

Saborit Lezaman hazitako jokalaria da, baina Espanyolek gazte mailan fitxatu zuen. Hain zuzen, zurrumurruek zioten talde bartzelonarrak berriro fitxatu nahi zuela Athleticeko jokalaria, baina kontratua urtebete luzatuta, Saborit talde zurigorrian geratuko da.

Enric Saboritek 20 partida jokatu ditu Athleticekin bukatu berri den den denboraldian: 14 Ligan eta hiruna Kopan eta Europa Leaguen. Mikel Balenziaga ezker hegaleko defentsaren ordezko naturala da, eta, Kuko Ziganda lehen taldera iritsi ondoren, taldean duen parte hartzea gehitu daiteke, duela bi denboraldi Bilbao Athleticen entrenatzaile nafarraren aginduetara jokatu baitzuen.