Saltoki handi batzuetan diru-zorroak lapurtzen harrapatu duten 54 urteko emakume bat atxilotu dute Bilbon

Actualizado: miércoles, 5 enero 2011 19:12

BILBO, 5 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 54 urteko emakumezko bat atxilotu zuten atzo Bilbon, hiriaren erdiguneko saltoki handi batzuetan diru-zorroak lapurtzea leporatuta. Atxilotuak jo eta herio-mehatxuak egin zizkion atxiki zuen segurtasuneko zaindariari, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Atzo eguerdian, Bilboko erdiguneko merkataritza-gune bateko arduradunek diru-zorroen hiru lapur ezagun ikusi zituzten kameren bidez; jende ugari zegoela aprobetxatuz diru-zorroak lapurtzen ari ziren. Haietako batek diru-zorro bat lapurtu ondoren, zaindari batek atxiki egin zuen; emakumeak jo eta herio-mehatxuak egin zizkion. Liskarrean zeudela, beste bi ustezko lapurrek ihes egin zuten, poltsetan lapurturiko zenbait objektu eramanez.

Ondoren, Ertzaintzari deitu zioten eta patruila batek atxikita zuten lapurra atxilotu zuten. Ertzainak heldu zirenean ikusi zuten emakumea bere burua zauritzen eta zaindaria mehatxatzen ari zela salatu egingo zuela esanez.