Samuel Sanchez izango da Euskaltel Euskadiko buru 80. Nazioarteko Criteriumean

Samuel Sánchez
GETTY
Actualizado: jueves, 24 marzo 2011 12:39

BILBO, 24 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskaltel Euskadi txirrindularitza taldeak Nazioarteko Criteriumaren 80. edizioan parte hartuko du martxoaren 26an eta 27an, Samuel Sanchez buru izango duen talde indartsuarekin.

Txapeldun olinpikoak lasterketaren 2010eko edizioko lehenengo etapa irabazi zuen, eta oraingoan, Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Juanjo Oroz, Amets Txurruka, Ivan Velasco eta Jonathan Castroviejo izango ditu lagun.

Pello Bilbao bizkaitarrak taldearekin debuta egin behar zuen lasterketa honetan, baina azken momentuan taldetik kanpo gelditu da joan den asteazkenean entrenatzen ari zela erori ondoren, ezkerreko ukondoa apurtu baitu.