Saneamendu sarea egin eta hondakin urak bideratzeko hitzarmena igorri dio URAk Busturialdeko Ur Partzuergoari

Actualizado: viernes, 30 enero 2015 13:06
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzaren mendeko URA Uraren Euskal Agentziak lankidetzarako hitzarmen bat helarazi dio Busturialdeko Ur Partzuergoari, saneamendu sarea eraiki eta hondakin urak Bermeoko Lamiarango Hondakin Uren Araztegira (HUA) bideratzea ahalbidetuko dituzten lanak burutzeko.

   Hitzarmenak aurreikusi dituen lanen artean dago Mundakako itsasadarreko ezkerreko ertzeko kolektore nagusiaren atal desberdinak eraikitzea, zehazki, Gernika-Lumo eta Busturia arteko tartea (Murueta auzoko hondakin urak biltzeko bigarren mailako kolektore eta hodi biltzaile batzuk barne), Muxika Gernika tartea eta Sukarrietatik Lamiarango HUArainoko tartean ponpaketarako azpiegitura egitea barne.

   Lan hitzarmenaren arabera, alde batetik, URAk 49.070.000 euro inbertituko lituzke bost urteren buruan, 2003tik Eusko Jaurlaritzak jada ordaindutako 35.000.000 euroei gehitzen zaiena; bestalde, Busturialdeko Ur Partzuergoak konpromisoa hartuko luke kudeaketa plan bat zehazteko, saneamendu azpiegituren mantentze teknikoa eta ekonomikoa ahalbidetze aldera, hartara, etorkizunean ur hornidura eta hondakin uren kudeaketarako beste administrazioen laguntza eske jotzea ekiditeko.

   Hitzarmenak bat egiten du orain gutxi URAk, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Busturialdeko Ur Partzuergoak sinatu zuten beste lan hitzarmen batekin: Urdaibaiko ur hornidurarako Lurralde Ekintzarako Plana. Plan horrek Plangintza Hidrologikoan aurreikusitako ur hornidurarako neurriak garatzeko oinarriak zehazten zituen, bereziki, Urdaibain maiz eman izan diren ur hornidura eskasiei konponbidea emateko.

   Ildo horretan, jakina da Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrogragikoko Plan Hidrologikoak zehaztu duela ur horniduraren bermea eta hondakin uren saneamendu egokiak uztartzeko beharra. Derrigorrean behar dute erakunde kudeatzaileak azpiegiturok eraginkor kudeatzea, kalte ekologikoak saihestu nahi badira (kasurako emari ekologikoak aintzat ez hartzea, edo ibai uren kalitate fisiko-kimikoa kalte lezaketen isurketak jarraitzea).

   URAren arabera, lan hitzarmen horretarako elkar hartzeak "berebiziko garrantzia" du Euskadiko ur masen egoera ekologiko ona lortze aldera, bai URAk egingo duen inbertsioaren kopuruagatik, baita Urdaibain ur hornidura eta saneamendu arazoak denbora luzez jarraitu izanagatik ere.