Santurtziko Musika Bandak kontzertua emango du datorren larunbatean

Santurtziko Musika Banda
Foto: SANTURTZIKO MUSIKA BANDA
Actualizado: jueves, 27 noviembre 2014 17:02
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

   Santurtziko Musika Bandak kontzertua eskainiko du datorren larunbatean, azaroaren 29an, iluntzeko 20:45etik aurrera, udalerri bizkaitarreko San Jorge elizan, Santa Zezilia eguneko eta Euskararen Asteko ospakizunen baitan, bandako arduradunek jakinarazi duenez.

   Horrela, azaroaren 22an ospatu zen Santa Zezilia musikarien zaindaria dela-eta antolaturiko emanaldian, George Gershwinen lane piezarik ezagunenak interpretatuko dira, bai eta Bert Appertmort belgikarraren "Saga Cándida" ere.

   Halaber, Euskararen Asteko egitarauaren baitan ere parte hartzen da musika banda, eta "Jaialdia" lana interpretatuko du. Iñaki Urkizuk moldatuta, hainbat euskal kanta biltzen dira izenburu horretan, besteak beste "Maite, maite maitia", "Nere herriko neskatxa maite" edo "O Peio, Peio".

   Unión Musical Vizcaína elkarte historikoaren baitan sorturik, gaur egun, Santurtziko Musika Bandak 40 musikari gazte ditu, eta José Miguel Medrano Agirre santurtziarrak zuzentzen du. Eskarmentu handiko zenbait musikari profesionalek osatzen dute. Santurtziko Udalaren eta Serantes Kultur Aretoaren laguntzaz, bandak ikus-entzule guztiei irekitako kontzertuak eskaintzen ditu herriko hainbat lekutan urte osoan zehar.

   Errepertorio anitza du Santurtziko Musika Bandak, eta gainera, azken urteetan, bakarlari, rock talde eta hainbat ahots talderekin elkarlanean aritu da. Karmengo jaietako egitarauan emandako ikuskizunek ere harrera ona izaten dute ikus-entzule santurtziarraren aldetik.