i-Sare Gipuzkoako lehen mikrosare elektriko adimenduna sortu da

 i-Sare aurkezteko prentsaurrekoa egin da
Foto: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: miércoles, 17 diciembre 2014 17:56
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 17 Dic. (EUROPA PRESS) -

   i-Sare Microgrid Gipuzkoa lurraldeko lehenengo mikrosare elektriko adimendun (smart grid) eta azpiegitura esperimentala aurkeztu da asteazken honetan Donostiako Enertic eraikinean. Nazioarteko sare elektrikoen eremuan irtenbide aurreratuak garatzeko eta sektore horretan enpresak sendotzeko "gakoa" izango da, bere arduradunek azpimarrartu dutenez.

   Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu du i-Sare, eta martxan jartzeko zazpi milioi euro inbertitu ditu, Gipuzkoako Aldundiaren, Euskadiko Feder Operazio Programaren (2007-2013) eta proiektuan kolaboratzen duten enpresen eta zentro teknologikoen finantzaketarekin lagunduta.

   Zehazki, i-Sare mikrosarearen garapenean enpresen eta teknologia zentroen partzuergo batek hartu du parte. Partzuergoak hauek biltzen ditu: Gaia, IK4 Research Alliance, Jema Energy, Cegasa Internacional, Electro TAZ, Ingesea, Oasa Transformadores, eta IK4-Cidetec eta IK4-Tekniker teknologia zentroak.

   Azpiegitura esperimental aitzindari honek sare elektriko adimendunetarako sorkuntza, banaketa eta biltegiratze energetikoko  sistema aurreratu berriak probatzeko eta garatzeko aukera emango du.

   Horrela, i-Sarek modu eraginkorrean kudea dezake energia elektrikoaren sorkuntza eta une bakoitzeko kontsumoari egoki diezaioke, kontrol digital aurreratu bati esker. Mikrosare berriarekin, Gipuzkoak "postu aurreratua" dauka sare elektriko adimendunen garapenean, hots, enpresei produktu eta teknologia berritzaileak sortzeko eta testatzeko aukera emango dien etorkizuneko sektorean.