Ikasleak sare sozialen erabileran sentsibilizatzeko programa abiarazi du Jaurlaritzak

Tuenti sare soziala
Foto: Europa Press
Actualizado: miércoles, 11 marzo 2015 14:58

BILBO, 11 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikastetxeek eta aisialdiko zentroek eskura dauzkate jada Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatutako egON LINE programaren hezkuntza unitateak. Egitasmo honekin, sare sozialen, bideojokoen eta smartphone gailuen erabilerak dauzkan abantailez eta desabantailez sentsibilizatu nahi dira ikasleak.

   Unitateak hekbide honetatik jaitsi daitezke: http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/informazioa/tekonologia-berrien-arloko-hezkuntza-lantzeko-gida-pedagogikoa-erabilera-arduratsua-prebentziozkoa-eta-hezigarria/r45-contpfc/eu/

   Material hori osatzeaz gain, haurrak eta nerabeak Interneteko arriskuetan eta aukeretan gaitzeko euskal sarea sortu da. Plataforma horren partaide Jaurlaritzaren zenbait sail dira eta, egonkortu ondoren, Interneten erabilera seguruarekin zerikusia duten beste erakunde batzuk ere izango ditu.

   Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, ekimenaren oinarrian "uste sendo bat" dago: "Internet komunikabide eta informazio bide bikaina da, baina arazoak sor daitezke informazio horren metodologia eta tratamendua ez badira egiten modu arduratsuan".

   Horrenbestez, 2013. urtearen amaieran, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, sektoreko eragileekin elkarlanean, Internetek eskaintzen dituen aukerei eta nerabeen balizko erabilera okerrak izan ditzakeen arriskuei buruz sentsibilizatzeko programa pilotua abiarazi zuen. Euskal sare publikoko bost ikastetxeko DBHko 1., 2. eta 3. mailetako 200 bat ikaslek hartu zuten parte.

   Lehen fasean, Internet erabiltzeko nerabeen ohiturak eta moduak aztertu ziren, hala nola tresna erabilienak eta horiek erabiltzean baliatutako komunikazio elementu guztien pertzepzioa. Ondorengo fasean, ikasleak teknologia berrien erabilera okerrak sor ditzakeen arriskuei buruz sentsibilizatuko dira, eta sarean nabigatzeko esparru seguru bat eraikiko da; esaterako, sareko indarkeria prebenitzen eta aurre egiten irakatsiko zaie.

   Iaz gauzatutako azterketa eta eraketa prozesuaren ondorio da Interneteko tresna berria, egON LINE plataforma, hain zuzen. Horren erronkak prebentzioa, sentsibilizazioa eta gaikuntza areagotzea da, hala nola familiak aintzat hartzea adin txikikoak IKTen erabilera seguruan gaitzean.