Segurtasun-gomendioen berri ematen duten liburuxkak banatuko zaizkie Munduko Saskibaloi Txapelketako bisitariei

Manual de seguridad para el Mundial de Baloncesto.
EUSKO JAURLARITZAKO SEGURTASUN SAILA
Actualizado: miércoles, 20 agosto 2014 12:52

BILBAO, 20 Ago. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzak gomendioak eta aholkuak biltzen dituzten liburuxkak banatuko dizkie datozen egunetan Munduko Saskibaloi Txapelketako C Taldean parte hartuko duten selekzioen jarraitzaileei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak asteazkenean jakinarazi duenez.

Selekzioek Bizkaia Arenan jokatuko dituzte partidak, abuztuaren 30etik irailaren 4ra. Liburuxkak Bilbon arituko diren sei selekzioen hizkuntzatan daude idatzita(ingelesez, finlandieraz, turkieraz, gaztelaniaz eta ukraineraz), baita Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan ere.

Hauek hotel, aterpetxe, informazio-bulego, ertzain-etxe eta abarretan banatuko dira. Internet bidez ere kontsultatu ahal izango dira liburuxkak, www.ertzaintza.net webgunean.

Liburuxketan, C Taldean dauden sei selekzioen (Ameriketako Estatu Batuak, Finlandia, Zelanda Berria, Dominikar Errepublika, Turkia eta Ukraina) jarraitzaileentzako informazio erabilgarria bildu da. Esaterako, larrialdietarako telefonoa (112); polizia-etxeen, ospitaleen eta kontsulatuen kokapena; kirol-barrutira joateko garraiobideak; eta espazio publikoetan, gidatzerakoan edo kirol-barrutietara sartzerakoan, eta nortasun-dokumentazioari dagokionez jarraitu behar dituzten arauak.

Liburuxkan jarraitzaileei gogoraratzen zaie, gainean, Bilbo eta inguruak delinkuentzia maila txikiko tokiak badira ere, lapurretak eta bestelako delituak prebenitzeko jarraibide erraz batzuk jarraitu behar dituztela.

Halaber, Ertzaintzak jatorrizko herrialdeetako zenbait polizia-kidegori ere igorri dizkie liburuxkok, zaleei aurrez eman diezazkieten.