Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak

'Soroa'.
DONOSTIA ZINEMALDIA
Actualizado: miércoles, 27 agosto 2014 18:53

BILBAO, 27 Ago. (EUROPA PRESS) -

Donostia Zinemaldiaren 62. edizioak, irailaren 19tik 27ra ospatuko dena, sei film luze aurkeztuko ditu aurten Euskal Herrian ekoitziriko zinemari zuzendutako Zinemira sailean. Bi estreinaldik eta aurten ekoitzitako lau lanek osatuko dute film sorta.

Bi estreinaldiak, 'I am Haiti' eta 'Lantanda', Euskal Zinemaren Irizar Saria eskuratzeko lehiatuko dira, baita Zinemaldiaren beste edozein sailetan aurkezten diren eta gutxienez % 20 euskal ekoizpena duten gainerako lanak ere, betiere mundu mailako estreinaldiak badira. Aurten, aipatutako estreinaldien gain, 'Lasa eta Zabala', 'Loreak', 'Negoziatzaile' eta 'Los tontos y los estúpidos' filmek lortu ahal dute saria.

Aurkeztuko diren lanen artean, 'Ateak zabalduz' (Juanmi Gutiérrez), Oarsoaldeko OKUPA mugimenduari buruzko dokumentala; 'Five Days to Dance' (Rafa Molés, Pepe Andreu), dantzari bikote baten istorioa; 'I am Haiti' (Raúl De la Fuente) buduaren inspirazioaz baliatzen den Celeur artistari buruzko filma eta 'Lantanda' (Gorka Gamarra) Ginea Bissauko kreolera hizkuntzari buruz, aurkeztuko dira.

Proiektatuko diren beste filmak dira 'Notas en movimiento' eta 'Señales de vida: Nestor Basterretxea'. Kimuak katalogoko film laburren artean, 'Anómalo', 'Don Miguel', 'Hubert Le Blonen azken hegaldia', 'Sailor's Grave'. 'A Serious Comedy', 'Soroa' eta 'Zarautzen erosi zuen' erakutsiko dira. ETB-ren Galari dagokionez, 'Vasconiako historia bat: euskalduntze berantiar' filma aurkeztuko da.