Sei gizon atxilotu dituzte Amurrion (Araba), Urduñako (Bizkaia) taberna batean lapurtu ondoren

Actualizado: lunes, 10 enero 2011 12:36

BILBO, 10 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 18 eta 48 urte bitarteko sei gizonezko atxilotu dituzte Amurrion (Araba) gaur goizaldean, Urduñako (Bizkaia) taberna batean lapurtzen harrapatu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Goizaldeko 2:30ak aldera, Urduñako taberna bateko arduradunak Ertzaintzarekin jarri dira harremanetan lapurreta bat jasan dutela salatzeko. Dirudienez, norbanako batek jakinarazi die zenbait ezezagun zeudela tabernaren barruan, publikoarentzat itxita zegoela; arduradunak bertara joan direnean, atea indarrez irekita zegoela eghiaztatu dute.

Ustez, salatzaileak lokalera sartzera zihoazela, bertan zeuden lagun batzuek aulkiak jaurti dizkiete, korrika irten eta inguruan aparkatuta zegoen auto batean ihes eginez. Pixka bat geroago, herritarren segurtasunaerako patruila batek A-625 errepidetik ikusi du susmagarriak ustez zihoazen autoa, eta Amurrio parean geldiarazi dute.

Ertzainek autoan zihoazen sei gizonezkoak identifikatu dituzte, 18, 19, 21, 27, 31 eta 48 urtekoak, eta lapurretan parte hartu dutela egiaztatu ondoren, atxilotu egin dituzte. Ondoren poliziaren egoitzara eraman dituzte beharrezko izapideak egiteko, eta aurki eramango dituzte agintzaritza judizialarengana.