El Tiempo
Europa Press Acceso Abonados Abonados
 
Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 04/05/2012

Sei pantaila erraldoi jarriko dituzte San Mamesen, Athleticek jokatuko dituen finalak ikusteko

BILBO, 4 May. (EUROPA PRESS) -

   Bizkaiko Foru Aldundia ados jarri da Athletic Club taldearekin eta Bilbao Bizkaia Kutxarekin San Mames futbol zelaian sei pantaila erraldoi jartzeko maiatzaren 9an eta 25ean. Horrela, milaka pertsonek zelaian bertan jarraitu ahal izango dituzte zuzenean talde zurigorriak jokatuko dituen UEFA Europa League txapelketako eta Kopako finalak.

   Kirol ekitaldietarako sarrerak BBKren orotarako kutxazainetan eskuratu ahal izango dira, eta prezioak 3 eta 5 euro bitartekoak izango dira. UEFA Europa Leagueko finalerako sarrerak maiatzaren 7ko goizeko 9:00etatik aurrera erosi ahal izango dira; Kopako finalerako sarrerak, berriz, maiatzaren 14ko goizeko 9:00etatik aurrera. San Mameseko ateak 19:00etatik aurrera egongo dira irekita maiatzaren 9an eta 25ean.

   Partida biak hasi aurretik, antolatzaileek egitarau zabala prestatu dute: musika-emanaldiak eta egun hartan San Mamesen jarriko diren sei pantailetan ikusteko beren-beregi prestatutako bideoak.

   Ostiral honetan Ibaigane Jauregian egin den prentsaurrekoan aurkeztu dira ekitaldi bien zehaztasunak. Gabino Martínez de Arenaza Bizkaiko Foru Aldundiko Turismorako eta Kanpo Sustapenerako zuzendaria, Xabier Pérez Gaubeka Athletic Clubeko Zuzendaritzako kidea eta Inés Monguilot BBK-ko Marketingeko zuzendaria izan dira prentsaurrekoan.

Cargando el vídeo....
Portal Turismo
 
La actualidad más visitada en europa press

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2013 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.