Serifalariak diseinu grafikoaren eta sormenaren topaketa Getxon egingo da

Actualizado: viernes, 18 septiembre 2015 15:16

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

   Serifalariak diseinatzaile grafikoentzat eta sormenaren zaleentzat sortutako topaketa egingo da Getxon (Bizkai) irailaren 25ean eta 26an, Estudio Marina Goñi eta Freskue Studio enpresa getxotarrek udalaren laguntzarekin antolatuta. Topaketaren bosgarren aldia izango da, antolatzaileek prentsaurrekoan azaldu dutenez.

   Lehenengo jardunaldia Areetako Andres Isasi Musika Eskolan egingo da eta hitzaldiak izango ditu protagonista. Goizeko 09:30etik arratsaldeko 19:15era, estudio garrantzitsuenetako ordezkariak eta diseinuaren profesionalak elkartuko dira, hala nola Estudio Atipo, Mayúscula-ko Rocío Martinavarro, Curro Claret diziplina anitzeko diseinatzailea, Estudio Solo eta LoremIpsum. Bukatzeko, ustekabeko hizlari bat eta Rousselot kaligrafoa arituko dira.

   Irailaren 26an tailerrak eta klase nagusiak izango dira Getxolan Ekonomia eta Enplegu Sustapenerako Zerbitzuen egoitzan, Areetan. Profesionalek hainbat eskola emango dituzte, eta parte hartzaileek teknika eta sormen prozesu ezberdinak ikasiko dituzte. Aurten, nobedade gisa, Raquel Marinek ortotipografiaren inguruan emango duen hitzaldi  nagusia azpimarratzekoa da.

   Serifalariak jardueran parte hartzeko interesa duen pertsona orok sarrerak erosi ditzake www.serifalaris.com webgunean. Sarreraren prezioak hurrengo hauek dira: 25 euro hitzaldietara bakarrik joateko, 40 euro tailerretara bakarrik joateko, 55 euro hitzaldietara eta tailerretara joateko, eta 40 euro hitzaldietara eta hitzaldi nagusira joateko.