Sex Museum taldeak "Big City Lies" disko berria aurkeztuko du larunbatean Bilboko Kafe Antzokian

Sex Museum madrildarrak
KAFE ANTZOKIA

BILBO, 16 Abr. (EUROPA PRESS) -

Sex Museum talde madrildarrak kontzertua eskainiko du datorren larunbatean, apirilaren 19an, Bilboko Kafe Antzokian, kaleratu berri duen "Big City Lies" izenburuko disko berriko kantak aurkezteko. Aurretik, Last Fair Deal hirukote bilbotarra arituko da, Kafe Antzokiko arduradunek jakinarazi dutenez.

Boskote madrildarrak apirilaren 1ean argitaratu zuen "Big City Lies", 11 abesti berrik osatzen duten lan indartsua. Taldea bere jatorrira itzuli nahi izan du eta, azken diskoetan hasi zuten bideari jarraituz, hasierako garaje abestien tankerako konposizioak bildu dituzte, 30 urteko ibilibidea borobilduz.

Last Fair Deal talde bilbotarrak, aldiz, 1970eko hamarkadako rock doinuak jotzen ditu, eta Led Zeppelin edo Cream bezalako taldeen eragina du. Joan den urtearen bukaeran kaleraturiko "Once" lehenengo diskoa aurkezten ari da hirukotea.