Sexismoaren harresiei buruz hitz egingo du bihar Luz Maceira ikertzaile mexikarrak Bilbon

Actualizado: miércoles, 2 marzo 2011 14:54

BILBO, 2 Mar. (EUROPA PRESS) -

Luz Maceira memoria, espazio publiko eta generoaren gaietako ikertzaile mexikarrak "Memoria, orden eta sexismoaren harresiak" hitzaldia emango du bihar Bilboko La Bolsa eraikinean, arratsaldeko 19:30etan. Hitzaldia Bizkaiko Emakumeen Asanbladak martxan jarritako indarkeria sexistaren biktimen aldeko eta matxismoaren inpunitatearen kontrako kanpainaren barruan dago.

Kanpaina honen helburua Bilbon memoriaren leku bat sortzea da, "dolu soziala eta biktimekiko solidaritatea adierazteko, eta bide batez, hurrengo belaunaldiei historian zehar gertatutakoa erakusteko", Bizkaiko Emakumeen Asanbladako iturriek adierazi dutenez.

Memoriaren leku hau sortzeko, Bilboko Udalari San Vicente plazari izena aldatzeko eta Azaroaren 25a ipintzeko eskatu dio, Emakumearen kontrako Indarkeria Deuseztatzeko Nazioarteko Eguna baita, eta han, biktima hauei eta mugimendu feministaren borrokari oroigarri bat eraikitzeko. Eskakizun honi atxikimendua emateko sina daiteke www.ambbea.org webgunean.