Sinergika bekak jaso dituzte arte proiektuak izango dira ikusgai Getxon larunbatetik

Actualizado: miércoles, 1 febrero 2017 14:44

BILBO, 1 (EUROPA PRESS)

Sinergika bekak jasotzeko hautatu diren arte proiektuak ikusgai egongo dira Getxoko Algorta auzoko hamar saltokitan larunbatetik, otsailaren 4tik. Ekimena Getxolan udal sozietateak eta Getxoko Kultur Etxeak bultzatu dute eta artista gazteen lana sustatzea eta udalerriko hirigunea eta dendak dinamizatzea ditu helburu nagusitzat. Parte hartzen duten artisten proiektuak otsailaren 28ra arte ikusi ahal izango dira.

Aurkezpen prentsaurrekoan azaldu dutenez, hautatutako proiektuak oso anitzak dira. Zenbait arte diziplina erabili dira instalazioetan, esaterako, pintura, argazkia, eskultura edo narratiba. Horien bitartez, sortzaileek publikoarekiko harremana sustatu nahi dute, eta lanak ikusgai dauden saltokiei loturiko gaiak hartu dituzte abiagunetzat kasu gehienetan.

Publikoari proiektu hauek gerturatzeko asmoz, artelanak sakonago ezagutu nahi dutenek bisita gidatuen programa didaktikoan parte har dezakete. Bisitak otsailaren 9, 11, 16 eta 18an egingo dira eta informazioa www.getxo.eus webgunean eskura daiteke. Bisitetan, parte hartzen duten saltoki guztiak ikusiko dira, Bidebarri, Sarrikobaso, Illeta, Elorri, Gaztelumendi, Urkiola eta Bidezabal kaleetan.

Sinergika beka jasotzeko hautatu den proiektuetako bat hiriko orientazio lasterketa bat da. Horren bidez, gainerako arte proiektu lotzen dira, proiektuok era ludikoan eta pertsonalizatuan ezagutzeko aukera eskainiz. Lasterketa larunbatean izango da, 11:00etatik aurrera, eta parte hartu ahal izateko izena eman behar da algortaorientzaiolasterketa@gmail.com posta elektronikoan edo larunbatean bertan, 10:30etik aurrera, irteeran, Sarrikobaso 31 kalean.

Sinergika bekenb proiektua 2016an hasi zen. Getxoarte azokaren baitan sortutako proiektua izan arren, Getxolanen eta Kultur Etxearen arteko elkarlanean oinarritzen da eta, hori dela eta, izaera transbertsala du, artea beste arlo batzuetara eramaten saiatzen delarik.