Sitgeseko Zinemaldiak Lars Von Trier eta Steven Soderbergh-en film berriak emango ditu

Lars Von Trier-ek "Melancholia" eramango du Sitgesera
Getty
Actualizado: viernes, 2 septiembre 2011 18:50

BILBO, 2 Sep. (OTR/PRESS) -

Sitges 2011 Kataluniako Fantasiazko Zinemaren Jaialdiak Lars Von Trier eta Steven Soderbergh zinemagileen pelikula berriak eskainiko ditu Fantastic Panorama Sail Ofizialean, zinenaldiko arduradunek jakinarazi dutenez.

Lehiaketako Oficial Fantastic Saila osatzen duen atal honetan ikusi ahal izango da "Melancholia", Kirsten Dunst protagonista dela. Pelikula honetan, Lurrak planeta uxo batekin talka egitean gertatzen den kataklismo global baten ikuspegi poetikoa eskaintzen du Lars Von Trier-ek.

Soderbergh-ek ere hondamendi global bat jorratzen du "Contagion" filman, birus hilgarri baten zabalkuntzarekin. Matt Damon, Gywneth Paltrow, Marion Cotillard, Laurence Fishburne eta Jude Law dira filmeko protagonista nagusiak.

Gainera, Bela Tarr-en "The Turin horse"; Guillermo del Torok ekoitziriko "Don't be afraid of the dark"; Mary Haron-en "The Moth diaries"; "Sector 7" 3D-ko superprodukzio korearra; Jaume Balagueroren "Mientras duermes" eta Michael Fassbender-ek protagonizaturiko "Jane Eyre" ilun bat ere ikusi ahal izango dira sail honetan.

Sitgeseko Fantasiazko Zinemaren Jaialdia urriaren 6tik 16ra ospatuko da, eta Kike Maillo katalanaren "Eva" pelikularekin inauguratuko da.