Soinean 6.000 kokaina dosi zeramatzan gizon bat atxilotu dute Irunen

Actualizado: viernes, 1 julio 2011 19:11

BILBO, 1 Jul. (EUROPA PRESS) -

Polizia nazionalak gizon bat atxilotu Irunen 6.000 kokaina dosi zeramatzala eta osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita, Gobernuko ordezkaritzak esandakoaren arabera.

Duela aste asko eman zitzaion hasiera ikerketari, polizia atxilotuari segika ibili ostean haren portaera arraroei susmo txarra hartuta.

Droga aurkitzeko, Bilboko Polizia Nazionalaren estupefazienteak aurkitzeko gai diren txakurrak erabili zituzten uztailaren 29ko arratsaldean garaje batetan miaketa bat burutzeko.

Beharrezko bahimenekin atxilotuaren legez-kanpoko jarduerak argira atera zituen miaketa bat burutu zen.

Miaketaren ondorioz aurkitutako elementuak 587 gramo kokaina, Opel Astra auto bat, telefono mugikor bat, bi balantza, zigiluzko burdin-aria, plastikozko poltsen aztarnak eta film eta zilarrezko paper zintak izan ziren.

Ikerketa polizialak zabalik dirau, ikerketaren arduradunak diren funtzionarioek kasu horrekin zerikusia duen jende gehiago egon daitekeela uste baitute, drogaren jatorriaren bila dabiltza, gainera.

Gainera, dagokion atestatu poliziala Epaitegira bidalia izan da osasun publikoaren delitu bezala. Droga, berriz, laborategi batera izan da bidalia, bertan ikertu eta beharrezko frogak egiteko.