Solsystems enpresak led argibide-taula bat jarri du Ficobako zelaigunean

Ficobaren kanpoaldean dagoen argibide-taula berria
FICOBA
Actualizado: lunes, 28 marzo 2011 15:18

DONOSTIA, 28 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ficoba aurretik Irun (Gipuzkoa) aldera igarotzen diren oinezko eta gidari guztiek 24 metro koadroko azalera eta bi tonako pisua duen argibide-taula handi bat ikusten dute duela egun batzuetatik. Argitasun handiko led-ezko publizitate-euskarri bat da, eta Solsystems konpainia frantsesak kudeatzen du. Bertan, publizitateko edukiak ematen dira, irudi finkoak nahiz dinamikoak agertuz.

Solsystems enpresak Ficoba aukeratu du Estatu osoko lehenengo kokaleku gisa; izan ere, egunean 20.000 ibilgailu ibiltzen da erakustazokaren paretik doan errepidean, eta Ficobak, bestalde, bisitari ugari izaten du urte osoan.

Gipuzkoako erakustazokako arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, Solsystems enpresa publizitate euskarri handietan espezialista da, esperientzia handia dauka sektore horretan eta herrialde ugaritan egiten du bere jarduera.