Sopelako X. Duatloia datorren larunbatean jokatuko da

Iazko edizioko irteera
Foto: MARIA KIROGA
Actualizado: martes, 10 febrero 2015 12:42
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 10 (EUROPA PRESS)

   Sopelako X. Duatloia jokatuko da datorren larunbatean, otsailaren 14an, Hirubi Triatloi Taldeak antolatuta, Sopelako Udalaren (Bizkai) lankidetzarekin. Emakumeen lasterketa 16:15ean hasiko da Udaletxe plazan, eta gizonena 16:30ean, antolatzaileek adierazi dutenez.

   Parte hartzaileek 5,2 kilometro sprintean, 19,2 kilometro bizikletaz eta beste 2,5 kilometro sprintean egin beharko dituzte. Lasterketa, Sopelako kaleetatik igarotzeaz gain, Barrika, Plentzia eta Urdulizera ere helduko da.

   Izena emateko epea ostiralean, otsailaren 13an, bukatuko da, edo 250 leku betetzerakoan. Federatuak ez direnentzat izen ematea egun bat lehenago amaituko da, ostegunean, otsailaren 12an. Izen emateak Internet bidez egin beharko dira Euskadiko Triatloi Federazioaren webgunean: www.triatloi.org. Federatuek 24 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez federatuek 34 euro.

   Dortsalak probaren egunean bertan jaso beharko dituzte parte hartzaileek, 13:00etatik 15:30era arte, lizentzia edo NAN aurkeztu ostean. Aldagelak eta dutxak Sopelako frontoian eta Abesoloko igerilekuetan egongo dira, eta takillak boxen ondoan (euria egitekotan, udal pilotalekuaren alboan).