Sopelako IX. Duatloia jokatuko da larunbatean

Actualizado: jueves, 13 febrero 2014 13:53
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

   Sopelako (Bizkai) Duatloiaren bederatzigarren edizioa jokatuko da larunbat honetan, otsailaren 15ean, Hirubi Triatloi Taldeak Sopelako Udalaren lankidetzarekin antolatuta. Udaletxeko plaza eta herriko erdigunea jendez lepo izango dira aurten ere, herri ezberdinetako kirolariak helduko baitira Sopelara, herrian kirol eta jai giro ederra sortuz, antolakuntzak nabarmendu duenez.

   Kirol arloari dagokionez, oinezko karrera 5,2 kilometro luze izango da, Sopelako herrigunean egingo den zirkuitu bati bi buelta emanez. Ondoren, bizikletarekin 19,2 kilometro egingo dituzte parte hartzaileek, Sopela, Barrika, Plentzia eta Urdulizetik igaro eta berriro Sopelara bueltatuz.

   Azkenik, duatloia bukatzeko, parte hartzaileek 2,5 kilometroko oinezko karrera egin beharko dute, herriguneko zirkuituari buelta bakarra emanez.

   Izena emateko epea ostiral honetan, otsailaren 14an, edo 250eko partaide kopurua betetzen denean bukatuko da. Federatuak ez direnentzat, izena emateko epea otsailaren 6tik 12era (asteazkena) izango da. Inskripzioak Euskadiko Triatloi Federazioak duen webgunearen bitartez bete daitezke: www.triatloi.org. Federatuek 20 euro ordaindu beharko dute, eta ez federatuek 30.