Spandau Ballet taldeak Bilbon joko du ekainean

Spandau Ballet Bilbon ekainean
Foto: LIVE NATION
Actualizado: viernes, 20 febrero 2015 13:19
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

   Spandau Ballet pop talde ingelesak kontzertua eskainiko du datorren ekainaren 19an Bilboko Euskalduna jauregian, "Soulboys of the Western World Live" izenburuko biraren baitan.

   Spandau Ballet Britainia Handiko 1980ko hamarkadako pop talde nabarmenetako bat izan zen, eta hala erakusten du 25 milioi disko baino gehiago saldu izana 1981ean "Journeys to Glory" lehenengo lana argitaratu zuenetik.

   Bi hamarkada bananduta izan ondoren -azken diskoa 1989an kaleratu zuen-, banda ingelesa 2009an elkartu zen berriro, "Once More" diskoa argitaratuz, eta orain bira bat egingo du: "Soul Boys of the Western World".

   Live Nation kontzertu antolatzaileak jakinarazi duenez, Bilboko emanaldirako sarrerak otsailaren 27tik aurrera erosi ahalko dira, 50 eurotik gorako prezioetan, Live Nation, Ticketmaster, El Corte Inglés eta Entradas.com-en. Taldearen fan klubeko bazkideek eta Live Nationen erregistraturiko erabiltzaileek otsailaren 25etik erosi ahalko dituzte.