"Stand by me Doraemon" euskaraz ikusi ahal izango da zinema aretoetan ostiral honetatik

Filmaren kartela
ZINEUSKADI

BILBO, 19 Dic. (EUROPA PRESS) -

Doraemon katu kosmiko ezagunaren azken abentura da "Stand by me Doraemon" eta, Japonian (80 milioi euro batu ditu) eta Italian (bi milioi) izandako arrakastaren ondoren, euskal zinema aretoetara helduko da ostiral honetan, abenduaren 19an, eta gainera, euskaraz ikusteko aukera izango da, Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen Zineuskadi elkartearen laguntzari esker bikoiztu baita.

Gure telebistetan lehen aldiz agertu zela 20 urte egin direnean, 3DCGI teknikarekin ikusi ahal izango da Doraemon katuaren azken filma, hau da, betaurrekorik behar ez duen 3D teknika berezi batekin, Zineuskadi elkarteak jakinarazi duenez.

"Stand by me Doraemon" zinema areto ugaritan izango da euskaraz ikusteko aukera: oraingoz, Barakaldo, Bilbo, Irun, Leioa, Iruñea,
Portugalete, Errenteria, Donostia, Usurbil eta Gasteizen.

Nobita Nobi nahiko mutil traketsa da eta gehientsuenetan gauzak alderantziz ateratzen zaizkio. Egun batean Sewashi haur misteriotsuaren bisita hartuko du; XXII. mendetik datorren bere hereniloba dela esaten dio. Bere etorkizuna desastre hutsa dela eta familia guztia suntsituko duela esaten dio.

Sewashiren ustetan, dena dela, oraindik badago hori ekiditeko aukera eta Doraemon bere robota utziko dio Nobitari soluzio hori aurkitzen lagundu diezaion. Hasiera batean, Doraemonek ez du egoera batera argi ikusiko, baina elkarrekin hainbat abentura igaro ostean, katu kosmikoak gakoa topatu duela usteko du: maitasuna.

Zineuskadi elkarteak kudeatzen duen "Zinema Euskaraz" programaren helburua herritarren eskura balio zinematografikoak sustatuko dituen, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabiliko duen zein
aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen film sorta bat jartzea da.