Sudanen Hegoaldea Afrikar Batasuneko kide bilakatu da

Celebración Independencia Sudán Del Sur
REUTERS
Actualizado: jueves, 28 julio 2011 14:49

BILBO, 28 Jul. (EUROPA PRESS) -

Sudanen Hegoaldea, joan den uztailaren 9an independentzia lortu zuena, Afrikar Batasuneko berrogeita hamalaugarren kidea bilakatu da ostegun honetan, organismo horrek adierazitakoaren arabera.

Afrikar Batasunak Sudan Hegoaldea onartzeko beharrezkoak ziren bozkak baino gehiago jaso zituela iragarri zuen asteazken gauean. Afrikar Batasunak onartze ekitaldia Hego Sudanen bandera jasoz ospatzea dauka aurreikusita.

Joan den uztailaren 14an, NBEko Biltzar Orokorrak Hego Sudan Nazio Batuetako 193. estatua bilakatzea onartu zuen. NBrako azken eranstea 1993an eman zen, Eritrearen gehitzearekin, 30 urtetako guda baten ondoren Etiopiatik independizatu berria zena.