Suhiltzaileek gizon bat erreskatatu dute Donostiako Urumea ibaitik

Suhiltzaileak gizona Urumeatik ateratzen
DONOSTIAKO SUHILTZAILEAK
Actualizado: lunes, 14 enero 2013 19:03

DONOSTIA, 14 Ene. (EUROPA PRESS) -

Donostiako suhiltzaileek Urumea ibaira erori den 50 urteko gizonezko bat erreskatatu dute arratsalde honetan, suhiltzaileen zerbitzuak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Donostiako Suhiltzaileen Zentralak arratsaldeko 16:00etan jaso du SOS Deiak erakundearen abisua, pertsona bat Urumea ibaian zegoela jakinaraziz, Maria Cristina hotelaren parean, eta lau ibilgailu bidali dituzte bertara.

Ordubete inguru geroago erreskatatu dute gizonezkoa, hoteletik hurbilen dagoen ibaiertzetik, auto-eskailera bat erabiliz, eta uretan zeuden suhiltzaileen laguntzarekin. Gainera, udaltzainek eta Mugikortasuneko agenteek ere parte hartu dute erreskatean.

Urumea ibaitik atera duten pertsona 50 urteko gizonezko bat izan da, Irunen (Gipuzkoa) bizi dena, eta ibaitik atera ondoren, Osakidetzako zerbitzuek artatu dute.