Sute bat izan da Zeanuriko (Bizkaia) nekazaritza-ustiategi batean eta 40 behi eta 15 zekor hil dira

Actualizado: martes, 22 febrero 2011 11:00

BILBO, 22 Feb. (EUROPA PRESS) -

Guztira 40 behi eta 15 zekor hil dira gaur goizean Zenauriko (Bizkaia) nekazaritza-ustiategi bateko ukuilu batean izan den sutearen ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Europa Press-i jakinarazi dionez.

Aipatu iturriek argitu dute oraindik ez dakitela zergatik gertatu den sutea. Gainera, sugarren ondorioz, fardelak egiteko makina bat eta traktore bat ere kaltetu dira. Ezbeharra goizeko 7:00etan gertatu da, Zeanuriko Soloeta auzoan.