Sute batek aurrez prestatutako jakien enpresa bat kiskali du Zarautzen (Gipuzkoa)

Actualizado: lunes, 20 junio 2011 10:27

DONOSTIA, 20 Jun. (EUROPA PRESS) -

Zarauzko (Gipuzkoa) Urdaneta kalean kokaturiko aurrez prestaturiko jakien enpresa bat guztiz kiskalita geratu da igande arratsaldean izandako sute baten ondorioz, baina ez da kalte pertsonalik izan. Oraindik ez dakite sutea zergatik hasi den, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Sutea 20:00ak jota zirela hasi zen, atzo, ekainaren 19an, eta ondoko beste hiru enpresari ere kalteak eragin dizkie. Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak joan ziren sutea itzaltzera eta guardiako talde bat ere gau osoan izan da bertan, nahiz eta 23:00etarako sutea itzalita zegoen jada.