Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 03/09/2010 10:24

Sutea izan da Bilboko Alde Zaharreko etxebizitzen eraikin batean baina ez da zauriturik izan

   Bilboko Alde Zaharreko Barrenkale kaleko 40 zenbakiko dozena bat auzokide eraikinetik atera behar izan dituzte gaur goizaldean, sute baten ondorioz. Eraikinaren egitura egurrezkoa da; azken solairua kiskali egin da eta teilatua erori.

   Bilboko Udaleko iturriek Europa Press-i adierazi diotenez, suhiltzaileek goizaldeko 1:15 aldera jaso dute sutearen abisua, eta bi minutu geroago tokira iritsi direnean, sute "oso garrantzitsua" zela konturatu dira. Suaren gunea laugarren solairuan zegoela eta teilatua erortzear zegoela egiaztatu dute, azkenean gertatu den bezala.

   Suhiltzaileek eraikineko bigarren, hirugarren eta laugarren solairuetako auzokideak atera dituzte; lehenengo solairuan 'Txomin Barullo' konpartsaren bulegoa eta biltegia daude. Era berean, eta segurtasunagatik, kale bereko 42 zenbakiko eta hurbileko kantoiko auzokideak ere atera dituzte.

   Sua itzaltzeko lanak "oso zailak" izan dira eta azkenean 3:00ak aldera lortu dute. Hala ere, "kalte material handiak" izan dira, teilatua erori eta laugarren solairua kiskali egin direlako, eta urak gainontzeko solairuak kaltetu dituelako.

AUZOKIDEAK

   Auzokideei dagokienez, ez da zauriturik izan eta inor ez dute ospitalera eraman, baina Udaleko osasun-zerbitzuek bost lagun artatu dituzte tokian bertan erredura arinak zituztelako eta lesio larriagoak saihesteko.

   Eraikineko laugarren solairuan alokairuzko hiru gela daude: adingabeko umea duten senar-emazte batzuk Bilboko hotel batera eraman dituzte; hiru hilabeteko eta bi urteko bi seme-alaba dituen beste familia batek datorren gauerako ostatu hartzea eska dezake; eta laugarren solairuan bizi zen beste bikote batek ez du ostatu hartzerik eskatu.

   Halaber, hirugarren solairuan bizi den guraso eta bi semeen familia batek ez die ostatu hartzerik eskatu Udaleko zerbitzu sozialei, ezta bigarren solairuan bizi den emakume batek ere.

   Udaleko arduradunek eraikinaren egitura eta etorkizuneko bideragarritasuna aztertuko dute garbitasun lanak bukatzen direnean eta segurtasuna bermatzen denean.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 La ola de frío se agudizará el fin de semana Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.